XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haiek zioten mundua eta munduko gauza guztiak hastapen hastapenetik zeudela Jainkoaren gogoan, den dena kalkulatua eta gertatua zegoela bizitza gauzatzen hasi aurretik ere.

Eta Jainkoaren gogo horren isuria bezalakoa zela bai izandakoa, bai orain dena eta bai etorriko den guztia.

Baina zer gertatuko?.

Ba nik bezalako munstroak sortzen zirela.

Eta orduan hala galdetzen zuten jakintsuek harriturik...

Bere onetik ateratzen ari zen, Gongoraren epitafioa errezitatu zidanean bezala eta arnasa hartzera gelditu zen.

Bere panpina aurpegiak ez zuen galdu, halere, zeukan sinu mespreziantea.

Apika bere aurpegiko zainak ez zutela behar beste zimeltasun edukiko, pentsatu nuen, eta behin sinu edo jestu bat egiteko mugitzen zirenean kostata bihurtuko zirela beren lekuetara.

Galdetzen zuten... baina den dena Jainkoaren gogoan badago hastapenetatik, orduan zergatik nahi du Hark munstroak, eriak edo elbarriak egon daitezen?.

Ez al da ba, Ona, Guztiz Ona?.

Tassis algara batean zegoen.

Dizipulu on eta guzti, ez nengoen gertu lehen egunekoa bezalako eszena bat ikusteko, eta paseoarekin segi genezan eskatu nion.

Berak amore eman zidan, baina hitzegiteari utzi gabe.

Lehengo garaietan ez zietela bera bezalakoei, alegia animarik onartzen, ez zituztela gizontzat ere hartzen.

Eta, horrenbestez, beraiekiko edozein abusu egingarri eta zilegitzat jo zela.

Jende arruntak, esate baterako, gaizki osatutako seme bat izan eta zerritegiko aztakara botatzen zutela segidan.

Noribaiti komeni egingo zitzaion, sartu nintzen.